https://vimeo.com/649863677
2021eko azaroaren 26-28 artean Ekintza Egunak burutzeko nazioarteko deia
Turkiar faxismoa txikitu eta gerrilari babesa eman
#RiseUp4Rojava
Kurdistanen, 2021. urtea erresitentziak eta borrokak markatutakoa izan da. Fronte guztietan, Rojavatik hasita Kurdistan Hegoalde eta Iparraldeko hiri eta mendietaraino, turkiar estatu faxistak etengabeko erasoan izan da herriaren eta askapen mugimenduaren kontra oro har. Rojavan, turkiar estatua ur mozketak burutzen ari da eskualdean; Efrineko, Serêkaniyêko eta Girê Spîko okupatutako lurretan aldaketa demografikoa bultzatzen; Sehba, Minbic, Eyn Isa eta Til Temir etengabe bonbardatzen eta inbasio berri batekin etengabe mehatxatzen. Sengalen, Rojavan eta Kurdistan Hegoaldean turkiar estatua etengabe ari da erresitentziako buruak eta herritarrak akabatzen dron hiltzaileekin. Urtea hasieratik, Turkiako ejertzitoak Medyako Defentsa Eremuen kontrako eraso handi bati ekin zion, jakinik hamarkadetan zehar eremu hauek gerrilak kontrolatutakoak izan direla. Milaka soldadu eta mertzenarioren laguntzaz, artileria etengabe erabiliz, atsedenik gabe aire bidez zelatatzen eta aire bidezko erasoekin, aurrera egiten saiatzen ari dira. Baina zailtasunak zailtasun gerrilak irmo eutsi dio erasoari eta bere posizioak mantendu, nahiz eta Turkiako ejertzitoak arma kimikoak erabili dituen eta KDPk eraso honi babesa eman dion beste aldetik. Errendiziorik gabeko erresitentzia antifaxistaren historia idazten ari dira egunero bere bizia ematen ari diren emakume eta gizonek, eta asko izan dira borroka honetan eroritakoak; guztia helburu bakar batekin: turkiar faxismoa txikitzea!
Turkiar faxismoak bere horretan badarrai, nazioartean jasotzen duen babesari esker da. Babes hau batzuetan irekia eta aktiboa da, beste batzuetan ezkutukoa eta pasiboa. Dena den, babes hau da eskualdean gertatzen ari den okupazioaren, esplotazioaren, hilketen eta gerraren jarraipenaren arrazoia. Gerrilarekin batera bagaude eta Rojavaren alde altxatzen bagara, nazioarteko presioa eginez turkiar faxismoa elikatzen duten horiengan, lor dezakegu AKP-MHPren gobernua eroraraztea; orduan lortuko dugu erregimena bere akaberara eramatea.
Xedea: Efrinen okupazioa
2018ko martxotik hona Efrin turkiar okupaziopean izan da. Orduz geroztik turkiar estatuak Efrineko aberastasuna lapurtzen aritu da. Efrineko oliba olioa da adibideetako bat, bertatik munduko beste bazterretara esportatzen ari baita. Hona hemen zerrenda bat ( https://riseup4rojava.org/face-the-robbery-of-efrins-resources-and-the-responsibles) eta ikusi ea zure herrialdean Efrineko olioa saltzen ari diren turkiar okupazioa eta talde islamistak finantzatuz. Orain altxa eta izan sortzaile okupazioaz aberaqsten diren horiek geratzeko!
Xedea: Nazioarteko Industria Armamentistikoa
Enpresa eta gobernu askok esan zuten iraganean Turkiari armak saltzeari utziko ziotela, baina oraindik ere arma asko eta maila handiko gerra teknologia mordoa helarazten zaio Turkiari. Amai dezagun honekin! Blokatu, Aztoratu eta Okupatu armak ekoizten diren lantoki eta bulegoak! Honetarako, eman begirada honako mapari eta ekin: https://riseup4rojava.org/take-action/ eta https://riseup4rojava.org/weapon-industry/
Xedea: Turkiar faxismori emandako babes politiko eta diplomatikoa
Erdoganen erregimenak nazioarteko babes diplomatiko eta politikoari esker lortzen du bere zilegitasuna, ez hala Turkiako edo Kurdistango herriengandik. Bizi zaren tokian bizi zarela, Erdogan eta turkiar estatu faxista zuzenean edo zeharka babesten duten sektore politiko, instituzio eta alderdiak izango dira. Salatu itzazu, aurre egiezu eta atzera egin dezatela erregimen faxista bati emandako babes honetan!
Salatu Turkiako Ejertzitoak arma kimikoak erabiltzen dituela
Iraganean maiz salatu da Turkiako estatuak arma kimikoak erabili izana, baina urtea hasi zenetik egunero erabili ditu. HPG gerrilak behin baino gehiagotan eskatu du nazioarteko ikerketa gaiaren inguruan, baita nazioarteko arbuiaketa ere. Argi dago Turkiako ejertzitoak gas kimikoa erabiltzen badu gerrilaren kontra, ohiko armak erabilita aurrera egiteko duen ezintasunagatik dela. Honekin amaitzeko bat egin dezagun mugimenduarekin nazioartean jardun hau arbuia dadin. Era berean, eman babesa gerrilari zuzenean eta bildu dirua gas maskarak erosteko: https://widnet.org/
Gerrilarekin eta erresitentzian dauden herriekin elkartasuna
Gerrila, YPG eta YPJ, Rojava eta Kurdistan Hegoaldeko herriek eskura duten guztiarekin eusten ari zaizkio. Ulertu behar dugu, bertan gertatzen den porrot bakoitza geure borrokatan eragina izango duela; baina era berean, garaipen bakoitza, faxismoaren kontra eta askatasunaren alde daramatzagun borrokatan bultzada izango da.
Gerrilarekiko elkartasuna, PKKrekiko elkartasuna da
Azaroaren 27an 43 urte beteko dira Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) sortu zenetik. Burkide guztiak eta Kurdistango herria zoriontzen dugu, eta dei egiten dugu PKKrekiko elkartasuna adierazteko egun honetan. Haien borroka autodeterminazio eta askatasunaren aldekoa da, eta honek munduko herri zapalduen babesa merezi du.
Gai hauek aintzat hartuta munduko herri borrokalariei dei egiten diegu ekintzara jo dezaten aurtengo azaroaren 26, 27 eta 28an. Erabili sormena! Blokatu, Aztoratu eta Okupatu! Manifestatu eta Protesta egin! Salatu gerraren erantzuleak! Adierazi elkartasuna Kurdistaneko erresistentzia antifaxistari!
Together we will #SmashTurkishFascism, we will #RiseUp4Rojava and we will #StandwithGerîla!
Elkarrekin #TurkiarFaxismoaTxikitu, elkarrekin #RojavarenAlde, elkarrekin #GerrilarekinBat! #EHKurdistanekin
#RiseUp4Rojava – Kanpaina Koordinazioa