– Rojavako Iraultza eman zenetik 9 urte –
“ERRESISTENTZIAN BAT EGINIK” JARRAITZEN DUGU
Elkartasuna mendietako gerrilaren eta Rojavako herriaren erresistentzia antifaxistarekin.
2012ko uztailaren 19an, Kobanêko herriak etorkizuna bere eskuetan hartu zuen, Assaden erregimenaren morroiak uxatu eta bere autogobernua eraikitzen hastearekin batera. Hurrengo egunean, uztailaren 20an, Efrîneko herriak berdina egin zuen, eta ondorengo hilabeteetan Cizirreko herriak ibilbide berari ekin zion. 9 urte pasa dira orduz geroztik.
Rojavakoa gu guztion borroka da
9 urte hauetan, Rojava eraso askoren jomuga izan da eta, egun, izaten jarraitzen du: fisiko-militarrak, ekonomikoak, ideologikoak, sozialak, diplomatiko-politikoak eta psikologikoak. Rojava eta Kurdistango 4 zatietako Askapen Mugimendua – egoera eta baldintzak zailak diren arren – 9 urte hauetan, faxismoaren kontrako gotorleku dela erakutsi du. EI (Estatu Islamikoa) azkenetan jarri da eta eskualdeko zein nazioarteko indar inperialisten bereganatze saiakeren aurrean bide independente bati ekin zaio. Horrexegatik da Rojavakoa gu guztion borroka, itxaropen irudia, 21. mendean zapaldutakoek euren patua euren eskuetan hartu eta erresistentzia emankor eta askapenean oinarritutako historia idatz dezaketenaren ikurra.
Rojavakoa gu guztion iraultza da
Rojavakoa bizitza aske baten aldeko iraultza gisa egikaritu da. 21. mendeko iraultza sozialista honetan, guztiok dugu tokia. Gaur egun, ehundaka urteko kolonialismoak, nazionalismoak eta arrazismoak hondatutako eskualdean; kurduak, arabiarrak, armeniarrak eta asiriarrak, muslimak eta kristauak elkarrekin bizi eta haien mundua berregituratzen ari dira euren modura. Rojavakoa gu guztion iraultza da, emakumeen askapenerako, ekonomia ekologikorako eta oinarriko demokrazia zuzenerako bidea erakutsiz. Rojavak erakusten du kapitalismoa ez dela “historiaren amaiera”, eta historia idazteko eta kapitalismoa gainditzeko aukerak ditugula.
Efrîn, Serêkaniyê, Heftanîn, Metîna, Zap eta Avasîn – Erresitentzia Antifaxista
Rojava eta Kurdistango iraultza mehatxupean dago, geografikoki txikia izan arren, ezarritako errealitateari aurre egin eta alternatiba argia erakusten duelako. Kurdistango iraultza inperialista eta faxisten bidean arantza bat baino gehiago da. Haientzat, ikaraz jasotzen duten mehatxua da. Egoera honetan eskura duten tresneria guztia erabiltzen dute iraultza, PKK eta gerrilak diren bermea deusezteko. Turkiar faxismoaren erasoak Medya Defentsa Eremuko askatutako mendietan, iraultzaren lorpenen kontrako erasoak dira. Rojavako iraultza Efrîn, Serêkaniyê eta Girê Spîko fronteetan defendatua den moduan, Metînan, Zap eta Avasînen burutzen ari da egun defentsa irmoa.
Gerrila, Herria eta Nazioarteko Elkartasuna
Faxismoaren gaineko garaipena – eskualdeko jendea izutu, eta Kurdistan okupatu eta kolonizatzen duena – ez da hurrun. Garaipen hau orain da posible gerrila eta Rojavaren artean desberdintasunik ez dela konturatzen bagara, eta gerrilaren kontrako edozein eraso Rojavaren kontrako erasoak direla jabetuz gero. Ipar eta Hego Kurdistanen, hala nola Rojavan gerrilak, herriak gogor eusten dio. Faxismo eta kolonialismoaren kontrako erresistentzia, autodeterminazio eta bizitza aske eta duin baten aldeko erresistentzia.
Era berean, Rojavako iraultza defendatu behar dugu, 2014an Kobanêko garaian internazionalki defendatu genuena, 2018an Efrîneko garaian, eta 2019an Serêkaniyêko garaian. Gerrilekiko elkartasuna adieraziz eta dagoen tokian dagoela faxismoa borrokatuz internazionalki defendatu behar dugu.
Rojavako iraultzaren 9. urteurrenean, Metînan, Zapen eta Avasînen gerrilek erresistentzia adoretsua gogora ekarriz, turkiar faxismoa, bere instituzioak eta bere nazioarteko babesa eten, blokatu eta okupatzera dei egiten dugu.
Uztailaren 17tik – 19ra har ditzagun kaleak han eta hemen gerrilen erresistentziarekin elkartasunean, iraultzaren urteurrena ospatzeko eta faxismoaren kontrako gorrotoa adierazteko. Adieraz ditzagun gure haserrea eta poza modu sortzailean, bereziki turismo industriaren kontrako ekimen sortzaileetan uztailaren 19an!
Elkarrekin, Erresistentzian Bat Eginik jarraitzen dugu!
Elkarrekin, turkiar faxismoa txikituko dugu!
Elkarrekin, Rojava defendatuko dugu!
Elkarrekin Kurdistan defendatuko dugu!
Rise Up 4 Rojava – Kanpaina
Rojavako Komuna Internazionalista
Emakume Gazte Internazionalistak
Rojavako Iraultzaren urteurrenagatik burutuko diren Ekintza Egunentzako proposamena
Ekintza Egunak: 2021eko uztailaren 17tik 19ra
Leloa: Erresistentzian Bat Eginik, Turkiar Faxismoa Txikitu!
Traolak: #UniteInResistance
#SmashTurkishFascism
#RiseUp4Rojava
#RiseUp4Kurdistan
#DefendKurdistan
#EHKurdistanekin
Mezu nagusia: 9 urte hauetan Iraultzaren lorpenak; Gerrila da Iraultzaren bermea Rojavan eta edonon.
Heburuak eta programa:
-> Uztailak 17 – 18: manifestazioak eta elkartasun ekintzak toki guztietan iraultza eta gerrilaren erresistentzia ospatzeko.
-> Uztailak 19: turkiar faxismoaren kontrako ekintza deszentralizatuak – turismoan atentzioa jarriz bereziki