Gu, Women Defend Rojava, Internationalist Commune, Make Rojava Green Again eta RiseUp4Rojava, kolonialismoaren, faxismoaren, patriarkatuaren eta feminiziodioen, txikizio ekologikoaren eta zapalkuntza mota guztien kontrako mundu mailako borroka egunak detzen ditugu uztailaren 18 eta 19an. Manifestatuko gara, okupatu, blokatu, modu sortzaileetan protesta egingo dugu munduan zehar, eta batzen gaituen borroka antifaxista fronte bakarrean erakutsiko dugu, eta erakutsiko diegu duintasunez eta aske bizitzea ostopatzen diguten horiei zer uste dugun haietaz. Horregatik, jende guztia deitzen dugu borroka egun hauekin bat egin dezan eta gurekin parteka dezaten.

IRAULTZAGATIK ALTXA gara!

Ekialde Hurbileko eta mundu osoko iraultzak garaituko du – faxismoa txikituko dugu.

Gora Elkartasun internazionalista!

PDF: eus_Call by Women Defend Rojava, Internationalist Commune and RiseUp4Rojava_18-19 July2020

RiseUp 4 the Revolution / Zutik iraultzagatik

Kolonialismoaren, faxismoaren, patriarkatuaren eta feminizidioen, suntsipen ekologikoaren eta mundu osoan ematen diren zapalketa-modu guztien aurka –

Uztailaren 19a – Rojavako iraultzaren 8. urteurrena; Nikaraguako eta Espainiako iraultzak

Uztailaren 19a egun garrantzitsua da guztiontzat, ez bakarrik historikoki, baita gaur egun ere; garrantzitsua faxismoaren aurka eta bizi nahi dugun munduaren eraikuntzaren alde borrokatzen diren guztientzat!

Uztailaren 19an, duela 8 urte, 21. mendeko iraultza handiena Kobanên hasi zen, Rojavan, gure garaiko faxismoaren aurkako aurrerapauso etengabean. Rojava iraultza itxaropen-itsasargia da Siriako beste leku batzuetarako, Ekialde Hurbil zabalerako, eta mundu guztirako. Iraultza hauen funtsezko elementua emakumeen askapena da. Rojava emakumezkoen iraultza da. Abdullah Öcalanen konfederalismo demokratikoaren proposamenean oinarritutako jendarte erradikalki demokratiko, sozial-ekologiko eta emakume askez osatuaren adibide erreala da. Hemen, Rojava/Siriako ipar-ekialdean, errealitate bat da non emakumeek, gazteek, gutxiengo etniko eta erlijiosoek estruktura konfederal autonomoetan erabakitzen baitute nola bizi, nola bildu eta nola arrakasta izan – erresistentzia globaleko mugimenduarekin batera – hamarkadetan zapaldu gaituzten indarren aurka.

Historiak erakutsi digu elkarrekin jaikitzen eta borrokatzen bagara, elkarrekiko loturak ikusiz gero, elkarrengandik ikasiz gero, eta iraganeko eta egungo iraultzak geure eginez gero, geure helburuak erdietsiko ditugula!

Beraz, ospa dezagun egun honetan Nikaraguan 1979an faxismoaren aurkako garaipena. Borroka luze eta gogor baten ondoren, Somoza familiaren diktadura militar faxista txikitu egin zen, eta politika sozialistarako bidea ireki, bereziki hezkuntzan eta nekazaritza gaietan hobekuntza handiak eginez. Nikaraguako iraultzak eta Rojavako iraultzak internazionalismoa eta faxismoaren aurkako borroka dute ardatz, iraganeko eta gaur egungo beste iraultza batzuen eragina jasoaz modu ideologikoeta praktikoan.

Ez dugu inoiz ahaztuko ere 1936ko uztailaren 19ko langile klasearen altxamendua espainiar estatuko mugimendu nazionalistaren estatu kolpe saiakeraren aurka, gu ere emandako urrats horiek jarraitzen ari gara. Herriaren eskuetan zeuden armekin, langile-klaseak faxismoa garaitu zuen hiri nagusietan, gizarte-iraultza deklaratuz Katalunian eta Aragoan. Erresistentzia heroikoa eta borroka internazionalista, Nazioarteko Brigadetan bat egin zuten 50 mila boluntariok egikaritu zutena, egungo geure borrokarako adibide dira.

Gaur, mundu osoko ehunka boluntario borroka iraultzailearekin bat egiten ari dira Rojava/Siriako ipar-ekialdean, emakumeen iraultzan ikastera eta parte hartzera iritsita; honek genero askatzea, edonoiz eta edozein tokitan faxismorik gabeko mundu bat eraikitzeko oinarri gisa hartzen du; patriarkatuak historian zehar izan duen garapenak gure sistema zapaltzailea eratu duela ulertuaz. Erresistentzia globalaren mugimenduarekin batera, faxismoaren aurkako borroka berean gaude. Eredu izanik Brigada Internazionalisten borroka, kolonialismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokak Aljerian, Kuban, Nikaraguan eta Vietnamen, eta modernitate kapitalistaren aurkako altxamendu ugaria. Pentsaera patriarkalik gainditu gabe, ezin izango ditugu kapitalismoa, kolonialismoa eta faxismoa gainditu.

Modernitate demokratikoa versus gaur egungo modernitate kapitalista

Oinarrizko bi gatazka-sistema daude gaur egun; modernitate kapitalistaren sistema, faxismoaren gorakada babestuz; eta modernitate demokratikoaren sistema askatasunaren maitale guztiekin, munduko indar internazionalista anti-kapitalistekin, anti-inperialistekin, anti-patriarkalekin! Egun, modernitate kapitalista eta faxismoa Ekialde Hurbilean DAESHen eta faxismo turkiarrean gorpuzten da, munduan zehar dauden euren jarraitzaile global guztiekin, batez ere Estatu Batuetako inperialismoa eta NATO den haien nazioarteko koalizio zabala. Baina modernitate demokratikoaren indarrek, gazteria, emakumeak, gutxiengo etniko eta zapalduak eta herri langilea abangoardian izanik, ez dituzte onartzen genozidio eta okupazio saiakerak, eta bizi nahi dugun alternatiba eraikitzeko borrokan jarraitzen dute!

Garaiotan, Kurdistan osoan okupazioa handitzeko ahaleginak egiten ari direnean, operazio militar berriekin eta eguneroko bonbardaketekin, 21. mendeko iraultza handiena txikitu asmoz;

garaiotan, kolonialismoa eta faxismoa handitzen ari direnean, eta euren burua argiki erakusten dutenean mundu osoko estatu-nazioen parte direla, Covid-19a erabiliz neurri autoritarioakhartu ahal izateko;

uneotan, polizia-indarkeria arrazista, eraso arrazistak eta xenofobia areagotzen ari direnean mundu osoan, Estatu Batuetan George Floyden hilketa arrazistarekin ikusten ari garenez, Alemaniako Hanaun izandako eraso arrazistek erakusten duten moduan, eta errefuxiatuek mugetan eta soroetan duten egoera orokorrak erakusten duen bezala;

garaiotan, feminizidioak estatu praktika direnetan, turkiar estatu faxistaren Kobanêren kontrako bonbardaketek erakutsi bezala, emakumeak autoantolatzen eta askatzen lan egiten duten emakume ekintzaileak hiltzen, eta egunero, pentsaera patriarkalak mundu osoko emakumeak eta pertsona ez-binarioak hiltzen dituenetan;

egunotan, gure planetaren suntsipen ekologikoaren maila izugarria denean, eta kapitalisten onurak, herrien eta etorkizuneko belaunaldien gizarte-beharren gainetik jartzen denean;

garaiotan, gu, erresistentzia mugimendu global gisa, dagoeneko IRAULTZAREN ALDE ALTXA GARA!

Gu gara askatasuna eta gizateria maite duen indarra, eta ez gabiltza erasooi eusten soilik, etorkizuneko alternatiba eraikitzen ari gara. Gizateriaren, duintasunaren eta askatasunaren aldeko borrokan eroritakoen pausoak jarraituz; mundu hobe baten alde euren bizitza eman zuten horien pausoak, eta haien memoria bizirik mantenduko dugu haien borroka geure eginez, eta euren bideari jarraituz.

Gu, Women Defend Rojava, Internationalist Commune eta RiseUp4Rojava, kolonialismoaren, faxismoaren, patriarkatuaren eta feminiziodioen, txikizio ekologikoaren eta zapalkuntza mota guztien kontrako mundu mailako borroka egunak detzen ditugu uztailaren 18 eta 19an. Manifestatuko gara, okupatu, blokatu, modu sortzaileetan protesta egingo dugu munduan zehar, eta batzen gaituen borroka antifaxista fronte bakarrean erakutsiko dugu, eta erakutsiko diegu duintasunez eta aske bizitzea ostopatzen diguten horiei zer uste dugun haietaz. Horregatik, jende guztia deitzen dugu borroka egun hauekin bat egin dezan eta gurekin parteka dezaten.

IRAULTZAGATIK ALTXA gara!

Ekialde Hurbileko eta mundu osoko iraultzak garaituko du – faxismoa txikituko dugu.

Gora Elkartasun internazionalista!