X EGUNA ORAIN DA! Ekin berehala, batu #RiseUp4Rojava -ra!
SIRIA IPARRALDEKO GERRARIK EZ – GELDITU BESTE TURKIAR INBASIO MILITAR BAT
Rojavako lankide guztiei, prentsari eta publikoari:
Azaroaren 19tik 20rako gauean, Turkiako estatu faxistak Rojavako, Siriaren ipar-ekialdeko eta Hego Kurdistango eremu liberatuen aurka beste operazio bat hasi zuen. Aire-eraso operazio handi baten bitartez, Kobane, Derik, Sehba, Minbic, Zirgan/Dirbesiye eta Til Temir hiriak eta eskualdeak bonbardatu zituen. Hego Kurdistanen, Gare, Qendil eta Medya defentsa-guneak ere bonbardatu zituzten Turkiako gerra-hegazkinek; oraintxe bertan, erasoek jarraitzen dutelarik. Erdogan, Turkiako erregimenaren lider faxista, Turkian egingo diren hauteskundeen ostean boterean jarraitzeko asmoz, eskualdea mehatxatzen ari da suntsipena eta erailketen bitartez. Urte honen hasieratik, Rojavak etengabeko erasoei aurre egin behar izan dio; eta aldi berean, Hego Kurdistango mendietan, Turkiako armada egunero gerrilla erresistentearen aurka arma kimikoak erabiltzen aritu da. Azken lurrazal mailako erasoek beste eskalada bat erakusten dute, beste inbasio baten prestaketa gisa ulertu behar delarik. Horregatik guztiagatik, diogu: “X eguna gaur da”, eta mundu guztiari dei egiten diogu horren arabera jokatzeko.
Urtebete baino gehiago da gure “X eguna kontzeptua” berritu genuela, eta horren arabera, jende guztiari dei egiten genion egun honetarako prestatzeko. Guretzat beti argi egon zen X Eguna kontzeptuak eszenatoki jakin batzuetarako bakarrik funtzionatzen duela; baina zer gertatuko litzateke gure borrokaren etsaiek, estatu turkiarrak, eszenatoki horien arabera jokatuko ez balu? Badira jada 3 urte baino gehiago egunero Rojava erasotzenari direla: aire-erasoak eta tripulaziorik gabeko hegazkinak, artilleria bonbardaketak, Turkiak babestutako Siriako Armada Nazionalaren (mertzenarioen) tokian-tokiko eta eskualdeko erasoaldiak, ur-mozketak, bahitura eta isolamendu politikoa, etab… 2022. urtea berezia izan da. Nazioarteko potentzia hegemonikoek, hala nola AEBk eta Errusiak, argi berdea eman diote Turkiari nahi duena egiteko. Rojavako errealitatea ikusita, “X eguna-ren” zain jarraitzeak geroz eta gehiagoko pasibotasun batean murgilduko gaituela ondorioztatu dugu, eta era egoki batean ez erantzutera eramango gaituela. Gauzak argi utzi behar ditugu: Rojava gerran dago! Rojava erasopean dago! Horregatik ikusi behar dugu X. Eguna gaurko eguna dela. Era berean, Rojava eta Hego Kurdistan masiboki bonbardatzen ari diren bitartean, Ekialdeko Kurdistanen (Rojhilat) eta Iranen kaleetan borrokan ari den herriaren aurkako errepresioa handitu egin dela ikusten dugu; eta Turkia bezala, Iran ere Kurdistan bonbardatzen ari dela. Egoera honek, beste behin ere, herri kurduaren errealitatea erakusten du; zer nolako egoerei aurre egin behar dion bizitzaren burujabetasuna eskatzen duenean. Mundu guztiak ulertu behar du “Jin, Jiyan, Azadi” kontsignari bizia eman ziotenak Rojavako emakumeak izan direla, Kurdistango mendietako gerrillariak, Kurdistango herriaren borroka Rojhilat eta Irango kaleetan. Gerrillaren erresistentzia eta herriaren borroka Rojavan BAT da eta ezin da era bereiztuan ulertu! Horregatik, jende guztiari dei egiten diogu berehala martxan jartzeko eta kalera ateratzeko! Munduan zauden tokian zaudela: Erakutsi babesa Rojavako herriari!
→ X Egunerako zure ekintza-plana praktikan jarri!
→ Blokeatu, gogaitu, okupatu! Manifestazioak, protestak eta izan sortzailea.
→ Egin bat 11/30tik 12/02ra dauzen #WeSeeYourCrimes
#RiseUp4Rojava #SmashTurkishFascism Ekintza Egunekin.
#RiseUp4Rojava – Campaign
21.11.2022
Web: www.riseup4rojava.org – Twitter: @RISEUP4ROJAVA – Telegram: t.me/RiseUp4RojavaEng – Mail: riseup4rojava@riseup.net