Ekintzarako deia – 2021.02.10
Borrokatu faxistak eta bere nazioarteko kolaboratzaileak han eta hemen
#RiseUpAgainstFascism
Gaur, otsailaren 10eko goizeko lehen orduetan, turkiar estatu faxistak inbasio berria abiarazi du Kurdistan Hegoaldeko zati berriak okupatzeko. Ordu luzez iraun duen amaigabeko aire bidezko eraso eta kontrolaren ondoren, helikoptero bidez lurreko indarrak hedatu ditu Gare eskualdean turkiar okupazio armadak; eskualde hau gerrilak kontrolaturiko Medya Babes Eremuko parte da. Denbora kontua zen, eta aspalditik espero zena, halako operazioa hastea, baina ez zegoen argi orain arte Shengal erasotzen hasiko ziren zuzenean, Rojavan inbasio berri bati ekin behar zioten (bereziki Dèrik mugako eskualdean), edo iaz abiatutako “Arrano Atzaparra Operazio” (Operation Claw-Eagle) moduan ezagutzen denaren jarraipena izango zen, oraingoan Heftanîn eskualdean.1
Azken hilabetetotan, bereziki Heftanînen gerrilak bizitako garaipen partzialaren ondoren, turkiar estatua mugimendu handiago batetarako prestaketan lanetan aritu da. Batetik, Shengaleko Administrazio Autonomoaren kontrako Hewlêr-Bagdad akordioa inplementatu eta partzilaki egikaritua izan da2; bestetik, KDP/Barzaniren armada pribatua (Gulan indarrak eta Roj-Pesmergak) erabilia izan da Rojavarekin dagoen muga gotortzeko eta gerrila dagoen eskualdeak inguratzeko checkpointak eta tropa-multzoak kokatuz Medya Babes Eremuaren barruan eta inguruan. KDPren indarrek bereziki Gare-eskualdea inbaditu eta inguratu dute, une honetan faxisten eta gerrilaren arteko talka latzen eskenatoki bilakatu dena. Turkiar estatuaren helburu nagusia KDP eta PKK-gerrilen arteko guda piztea zen, honek suposatuko zuelako zatiketa eta arazoen areagotzea jendarte kurduaren baitan. Nahi zuen moduan gertatu ez denez, KDPk lorturiko lur bidezko aurrerapenak profitatzen ari da turkiar estatua eremua bere kabuz okupatzeko. HPG3k, bere gaurko lehen adierazpenean, esan du lurreko indarrak zekartzaten helikopteroak ez zetozela Iparraldetik, Hegoaldetik baizik, adieraziz KDPk kontrolatutako eremutik zetozela.
Turkiar defentsa ministroak esan du gaur goizean mugaz kanpoko operazio handia abiatu dutela gaur, “Arrano Atzapar Operazioa 2” (Claw-Eagle Operation 2). Helburua argia da: Hegoaldeko Kurdistanen barrurago sartzea, Hegoaldeko eta Iparraldeko Kurdistanen artean kontentzio eremua ezartzea (iazko haien helburua Heftanînen) eta gerrilaren kontrako kolpe handia ematea.
Gareren kontrako erasoa iraultza osoaren kontrako eta gu guztiontzako mehatxu izugarri gisa ulertu behar dugu. Ez dago desberdintasunik Efrinen, Serêkaniyê eta Girè Spîren okupazioekin, ezta Rojava edo Shengalen kontrako operazio berri batekin. Gare mendiak iraultzaren bihotza dira berdin berdin, baita eskualdeko erresistentzia antifaxistarena ere. Horregatik,
Guztiei dei egiten dizuegu aktibatu eta ekintzara salto egiteko! Hona hemen turkiar faxismoaren guk osatutako mapa4, bere bertako eta nazioarteko laguntzaileak ere azaltzen direlarik. Izan sortzaile: blokatu, zirikatu eta okupatu! Eraman borroka kaleetara!
Batera faxismoari eta okupazioari eutsiko diegu! Batera turkiar faxismoa borrokatu eta iraultza defendatuko dugu!
Rojavako Komuna Internazionalista (Internationalist Commune of Rojava),
RiseUp4Rojava-Sarea Koordinazioa,
2021.02.10
1Ikusi gure adierazpena eta akintzarako deia Arrano Atzaparra Operazioaren harira 2020ko ekaina erdialdean: https://riseup4rojava.org/r4r-statement-and-call-regarding-the-recent-attacks-by-the-fascist-turkish-state-2/
2Honen inguruan gehiago jakiteko hona Shengalen inguruko gure txio haria: https://twitter.com/RISEUP4R0JAVA/status/1331328560414552069
3HPG – Hêzên Parastina Gel (Herriaren Defentsarako Indarrak, PKKren gerrilaren izena)
4Turkiar faxismoa babesten dutenen zerrenda eta mapa: https://riseup4rojava.org/take-action/