We stand with the Guerrilla!


Our comrades in the tunnels of Zap and Metîna are fighting against the occupying Turkish army - we call on all our friends to show them we stand by their side!

Ekintzarako deia Medya Defentsa Guneen aurkako erasoen aurrean, #UniteInResistance #SmashTurkishFascism, 24.04.2021

#UniteInResistance Faxismoaren eta Okupazioaren aurka eta #SmashTurkishFascism eta bere laguntzaileak nonnahi!

1
2
3
4
5
6

Previous
Next

Ekintzarako deia Medya Defentsa Guneen aurkako erasoen aurrean

#UniteInResistance Faxismoaren eta Okupazioaren aurka eta #SmashTurkishFascism eta bere laguntzaileak nonnahi!

Apirilaren 23an, Turkiar armada faxistak Hego-Kurdistango Avaşin, Metîna eta Zap eskualdeak okupatzeko asmoz lur operazio berri bat hasi zuen. Avaşin eskualdean Mamreşo bonbardatu eta gero, helikopteroetatik soldaduak lurreratu zituzten. Ostean, bonbardaketak eta lur tropak Metina-raino heldu ziren eta beranduago Zap eskualderaino. Gerrillak modu zuzenean erantzun dio okupazio saiakera honi, Turkiar armada faxistari kolpe latzak emanez.

Avaşin, Metîna eta Zap, Gerrillaren kontrolpean dauden Medya Defentsa Guneetan daude. Azpimarratu beharra dago Medya Defentsa Guneen aurkako edozein eraso, iraultza osoaren kontrako eraso bat ere badela, eta ondorioz, Rojavaren kontrako eraso bat, Kurdistango borroka antifaxistaren kontrako eraso bat eta finean, gu guztion kontrako eraso bat.

Turkiar faxisten eraso eta okupazio saiakera berri hauek, orain dela zenbait hilabeteko Garê-ren kontrako erasoen jarraipena baino ez dira, baita aurreko urteko Heftanin-en aurkako erasoen jarraipena ere, zeinetan Gerrillaren erresistentzia heroikoak eta erresistentzia mugimendu globalaren babesak faxisten erabateko porrota suposatu zuten.

Turkiar faxisten helburua argia da eta ez da batere aldatu: Ipar eta Hego Kurdistanen artean kontentzio eremu bat ezartze aldera, Hegoaldeko Kurdistan okupatu nahi dute. Horrek, Rojavaren inbasio berri bat eta Şengalen okupazioa erraztuko luke, bere kemena zapuzteko asmoz Gerrillari kolpe latz bat emateaz aparte. Hau, Estatu Batuen, Europaren eta beste potentzia internazionalen onespenarekin gertatzen ari da. Estatu Batuak, adibidez, Cemil Bayik, Duran Kalkan eta Murat Karayilan Askatasunaren Mugimendu Kurduaren iraultzaile eta kuadro buruzagiak harrapatzearen truke hainbat milioi dolar ordaintzeko eskaintza berritu zuen orain dela gutxi. Honek, potentzia internazionalek Askatasunaren Mugimendu Kurduaren ideiak eta praktika suntsitu nahi dutela erakusten du.

Baina Zap-en, Heftanîn-en eta Garê-n gertatu bezala, Kurdistan faxismoaren hilerria izango da!

Berehalako ekintzak burutzera dei egiten dugu! Kaleak hartu eta mobilizazioak antolatu zure ingurunean! Begira ezazu jomugen mapa RiseUp4Rojavaren web orrialdean!

Babestu eta indartu ezazu batasun borroka Gerrillarekin batera, orain dela bi hilabete modu bateratuan Garê-ren kontrako erasoan frogatu genuen bezala! Garê gure garaipen bateratua izan zen, eta oraingo honetan, beste behin ere, elkarrekin irabaziko dugu!

Elkarrekin, faxismoaren eta okupazioaren kontrako erresistentzian batuko gara! Elkarrekin, Turkiar faxismoa zanpatuko dugu eta iraultza eta bere lorpenak defendatuko ditugu!

Internationalist Commune of Rojava,

Young Internationalist Women,

RiseUp4Rojava-Network Coordination,

2021-04-24

Scroll to Top