UDABERRIKO OFENTSIBA:

Erresistentzian Batasuna – Dem dema azadi ye

Udaberria heltzear da, eta urteko garai honetan natura loratzen den bezala, udaberriak ere itxaropen, indar, eta energia berria suposatzen du guretzako. Otsailaren 10ean, Turkiar armada okupatzaileak, AKP-MHP gobernu faxistaren agindupean, “Claw-Eagle 2“ deituriko tamaina handiko inbasio berri bat burutu zuen Kurdistan hegoaldean/Irak iparraldean Gare eskualdearen aurka, Askatasun Mugimenduaren gerrilaren kontrolpean dauden Medya Defentsa Guneen parte den eskualdea, alegia. Lau egunen ostean, aurre egin behar izan zuten erresistentzia heroikoaren ondorioz, faxistak erabat erretiratzera bultzatuak izan ziren. Nahiz eta NATOren gerra teknologiarik berriena izan, etengabeko zeruko bigilantzia burutu, dozenaka F-16 gerra abioiak etenik gabe bonbardatu eta ehundaka edo milaka indar armatu bertan hedatu, ezin izan ziren eskualdean egonkortu eta azkenik, nabarmenki porrot egin zuten gerrila antifaxistaren determinazio, borondate iraultzaile eta nagusitasun taktikoaren aurrean. Mehatxuen amaiera ez izan arren, gertakari hau erresistentziaren garaipen historiko bat da, eta agerian utzi du oraindik ere azken hitza esan gabe dagoela.

Gerrilaren ereduak zapalduok defentsa gabe ez gaudela erakutsi du, eta teknologikoki, logistikoki, materialki, finantziarioki eta numerikoki indartsuago den etsaia garaitu daitekeela: XXI. Mendean iraultza egitea posible da. Gutako askok Estatuaren eta Kapitalaren aurka sentitzen dugun inpotentzia sentimendua, azken finean, engainu bat baino ez da; errefusatu beharreko sentimendu bat. Rojavako iraultzan, Kurdistango mendietako erresistentzia antifaxistan, Rojavako lurralde okupatuetan, Turkiako metropoli eta espetxeetan; ez dezagun ahaztu mendietan, Sengalen, Maxmurren eta Rojavan autodeterminazio demokratikoan oinarritutako bizitza alternatiboaren eraikuntza: posiblea dela erakusten duten abibide biziak dira.

Baina proiektu iraultzaile hauek mehatxu faxista eta inperialista erraldoi baten aurrean daude. Gare inbaditzeko saiakera ez zen aurrenekoa izan eta ez da azkena izango. Hainbat hilabetez, Rojavako lurralde askeen kontrako erasoek jarraitu dute. Hainbat urtez, EEBB-NATO eta Turkia, baita kolaboratzaile lokalak diren KDP-ENKS ere, Askatasunaren Mugimendu Kurduaren kontrako eta bereziki PKKren kontrako sarraski saiakeran tematu dira. Testuinguru honetan, Efrin, Serekaniye eta Gire Spi okupatuak izan dira. Bere herrialdetik kanpo, Sirian eta Iraken, Turkiak burutzen dituen operazioak internazionalki onartuak eta babestuak izaten dira. Hau nahikoa ez balitz, mugimenduaren eta jendartearen kontrako gerra programa berezi bat burutzen ari dira. Abdullah Öcalanek Imrali irlako espetxean bahiturik eta isolaturik jarraitzen duen testuinguru honetan, azken urteotan milaka kide, aktibista, politikari eta kazetari espetxeratuak izan dira.

Erresistentzian batuko gara! Jarraian proposatzen ditugun ekimen nagusiak gure batasun antifaxista, antikapitalista eta antiinperialista indartzen dute. Turkiar eta gainontzeko faxismoen aurka, patriarkatuaren aurka, feminizidioaren eta hondamendi ekologikoaren kontra batzea, borrokatzea eta erresistitzea, hala nola, espetxeetan dauden kideen alde ekitea, ez du bakarrik gure erresistentzia kultura sustatzen; iraultzaren defentsan zabaldu beharreko mezua da. Iraultzaren alde haien bizitza eman zituztenen eta eguneroko erresistentzia eta borroka bidea marrazten jarraitzen dutenen memoria praktikoa ere bada!

 

Askatasunaren unea da! – Dem dema azadi ye!

-Kurdistango okupazioaren aurka, Turkiar faxismoaren eta bere babesleen aurka, elkarrekin dihardugu.

-Maila internazionalean Kurdistango eta Turkiako espetxeetako erresistentzia antifaxistaren borroka fronteetan elkarren ondoan gaude.

-Ez dugu Turkiar faxismoarentzat barne lasaitasun egoera bat baimenduko eta internazionalki oztopatu eta eragotziko dugu.

-“Freedom for Öcalan“ kanpaina internazionala babesten dugu eta isolamenduarekin amaitzeko jarduten dugu, hala nola preso politikoen askatasunaren alde lan egin.

-Rojavako emakumeen iraultza babesten dugu, baita Kurdistango gainontzeko eremuetakoak ere.

-Perspektiba antikapitalista duen bizitza ekologikoaren alde borrokatzen dugu. Ekologiak antifaxista eta antikapitalista izan behar du.

-Berdintasun eta duintasunaren aldeko borrokan eroritakoak gogora ekarri nahi ditugu. Iraultzaren balioak praktikara eramanez haien eredua jarrraitzen dugu, gure eguneroko borrokan haiek biziaraziz.

Oinarri hauek hartuta, udaberriko ofentsiba bateraturako dei egiten dugu. Gareko garaipenak eta etenik gabeko arriskuek ofentsibara pasatzera derrigortzen gaituzte, iniziatiba hartu eta hurrengo inbasio handiagoaren zai ez egoteko. Azken finean, gerra egunero egon badago eta erresistentzia ere bai. Udaberria heldu da, Newroz festibala, askatasun eta erresistentzia sinboloa, heltzear da: Askatasunaren unea da! – Dem dema azadi ye!

 

Erresistentzian Batasuna – Ekarrekin indartsuak gara!

Udaberria “Erresistentzian Batasuna“ lelo bateratuan ospatzera dei egiten dugu. Elkar gaitezen maila lokalean, eskualde mailan eta internazionalki faxismoaren aurka eta babes dezagun Kurdistango iraultza. Gure borroka ezberdinak saretzen baditugu, indartsuak gara, gure indarra elkartasunaren indarra baita!

Izan gaitezen loratzen den udaberria bezala, bere aniztasun eta indar guztiarekin, erresistituz, bizitza sortuz, negu luze eta gogorrenak beldurtzen dituena.

Herrion batasun udaberria, elkarrekin erresistentzian, zeinetan bizi nahi dugun praktika alternatiboa eraikitzearekiko konpromisoak gure etsai guztiak beldurtuko dituen.

Ekialde hurbileko iraultzak irabaziko du! Faxismoa zanpatua izango da!

RiseUp4Rojava

Women Defend Rojava

Make Rojava Green Again

Internationalist Commune of Rojava
Tevgera Ciwanên Şoreşger (Revolutionary Youth Movement)

2021eko martxoaren 13an

 

Ekimen nagusiak:

Martxoak 18: Preso politikoen eguna.

Martxoak 19: Klima ekintzarako egun globala.

Martxoak 19-21: Newroz ospakizunak eta mobilizazio handiak Newroz dela eta.

Martxoak 21-28: Gure heroien astea (Martiriak gogora ekarri eta omendu).

Martxoak 27-28: Eskualde mailako martirien omenaldi mobilizazioak.

Apirilak 4: Abdullah Öcalanen urtebetetzea (Ekimen sortzaileak Abdullah Öcalanen askatasuna eta esanahia aldarrikatzeko).

Apirilak 25: RiseUp4Rojavaren 2. urteurrena.

Maiatzak 1: Langileriaren egun internazionala.

Maiatzak 8: Ekintza antifaxistaren eguna.

 

Kontzeptua:

Nor bere kabuz aktibo izatera eta ekitera dei egiten dugu: blokeatu, trabatu, okupatu! Izan sortzaile eta elkarbanatu gurekin dituzun ideiak, ekimenak eta ekitaldiak! Antolatu eserialdiak, bilerak, eztabaidak, mintegiak, mintegi birtualak eta hitzaldiak! Saretu zure borroka lokalak Kurdistango Iraultzarekin eta munduko gainontzeko borrokekin!

Tarteka, ofentsiba honen parte gisa, RiseUp4Rojavak eguneko helburu espezifiko amankomun batzuetarako dei egingo du, adibidez, armen industriaren eguna, sektore turistikoaren eguna, etab. Ekintza espezifiko hauetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Honetaz aparte, lehenago aipatutako ekimen nagusiak, “Erresistentzian Batasuna“ lelo amankomunpean antolatzea nahiko genuke.